Ezkatak
Ezkatak
2006, poesia
80 orrialde
84-95511-80-0
azala: Xabier Gantzarain
Leire Bilbao
1978, Ondarroa
 
2011, poesia
 

 

HORTIK HASI

 

Umeok oharkabean nahita

helduok nahi gabe ohartuta

bustitzen ditugu mudak.

 

Ahal bagenitu aditz berriak sortu

denbora berri baterako

mailatutako madariak bezala ez amaitzeko.

 

Hortik hasi behar genuke,

ahal balitz litzatekeenetik.

Ordea, ez daitekeenetik hasten gara.

 

Ezinaren ederra

ederraren ezina baino ederrago bada

teilape bakoitzean

muda berri bat topatzeko ilusioa behar genuke.

 

Menturaz

hortik hasi behar genuke.