Ezkatak
Ezkatak
2006, poesia
80 orrialde
84-95511-80-0
azala: Xabier Gantzarain
Leire Bilbao
1978, Ondarroa
 
2011, poesia
 

 

EZ DAUKAT

 

Ez daukat federik,

ez onik ez txarrik.

Denbora arrimatu bitartean,

presak aginduta sinetsiko dut,

zizarea sagar puztuan bezala babestuko,

horzkada batekin ahoratuko zapore guztiak.

 

Ez daukat sinesmenik,

ez onik ez txarrik,

sagar azala bezala biluzteko,

inoren gosea jateko,

plater hutsa mingainarekin betetzeko,

besterik ezean.

 

Ez daukat lekziorik,

ez onik ez txarrik

inori mokadutzat emateko,

Ez asmorik

egunak ogi apurrak lez atzamarrekin batzeko,

bihotza jan dioten sagar-mutxikina lez

paradisuko zakarrontzian amaitzeko.