Ezkatak
Ezkatak
2006, poesia
80 orrialde
84-95511-80-0
azala: Xabier Gantzarain
Leire Bilbao
1978, Ondarroa
 
2011, poesia
 

 

ORRATZAREN ZULOA

 

Ez nazazu orratzaren zulotik beha

haria noiz hautsiko,

ez naiz oraindik nirekin ohitu

udako zaparradekin bezala.

 

Esku korapilatu bat luzatuko dizut,

ileen antzera erortzen diren galderak.

Ez eskatu zorrak maitatzeko,

ez daukat ama bihotzik.

 

Ez alferrik orratzaren zulotik beha

haria noiz hautsiko.

Atzeratuta nekartzan beldurrak

batu zaizkit, besterik ez.

 

Aulki utzi berriaren beroa

oparitu ahal dizut, otzara bete berba.

Ez eskatu matazak askatzeko,

ez daukat ama bihotzik.

 

Ez nazazu orratzaren zulotik beha

birikak noiz josiko.

 

Ez nuke nitaz ohitu nahi.