Ezkatak
Ezkatak
2006, poesia
80 orrialde
84-95511-80-0
azala: Xabier Gantzarain
Leire Bilbao
1978, Ondarroa
 
2011, poesia
 

 

AZUKRE TTANTTA

 

Azukre ttantta bat mingainean

besterik ez dizut eskatzen,

ez nadin jan ispiluak bezala ertzetatik

ikusi zutenaz gozatu barik.

 

Azukre ttantta bat mingainean

lurmendu dakidan elurra haragian,

ez nadin hautsi behelaino izoztua bezala

zoruan mila zatitan.

 

Azukre ttantta bat mingainean

euria gozo miazka dezadan.

Goza nadin,

goza zaitzadan.