Ezkatak
Ezkatak
2006, poesia
80 orrialde
84-95511-80-0
azala: Xabier Gantzarain
Leire Bilbao
1978, Ondarroa
 
2011, poesia
 

 

INBOLUZIOA

 

                        Nola ezagutu naiteke gaur

                        atzo ezezagutu nintzena?

                                FERNANDO PESSOA

 

Tok-tok neu naiz

azalari buelta eman eta neure zainetara sartu nahi duena

 

Tok-tok zabal zaitezte zainok

neure odoletan igeri egin

birikak eta bularrak iruntzitara ikusi

eta arnasestuan dabilen gerezi bihotza ahora dezadan

 

Tok-tok neu naiz

ehundutako azalaz erantzi eta neurez busti nahi duena

umetokian kuzkurtuta lokartu nahi duena

neure barne hormak laztandu nahi dituena

ikusmira nadin oinetatik kopetaraino

 

Tok-tok neu naiz

begiak estali eta mihia irentsi eta

burezurra eskuetan hartu nahi duena

 

Tok-tok neu naiz

utzidazu nigan sartzen

ezagutarazi nadin

besterik ez dut nahi