Ezkatak
Ezkatak
2006, poesia
80 orrialde
84-95511-80-0
azala: Xabier Gantzarain
Leire Bilbao
1978, Ondarroa
 
2011, poesia
 

 

ARGI ILUNAK

 

Ez dakit ilun argitu dizudan edo argiegi ilundu,

gauaren irribarre beltzean sartu garelako

isiltasunaren isil hotsa entzuten denean

zure irribarrearen gau beltzean.

 

Ez dakit ilun argitu dizudan edo argiegi ilundu,

nahi ezinak diren gauzen ezin nahia duzulako,

eguzkia laranja heldugabe hori

agertu delako zure egunsentietan.

 

Ez dakit ilun argitu dizudan edo argiegi ilundu,

galdutako gauzen itzuleran egon arren

bizimina dakarren minbizia bezala

poztu didazulako goiza,

goiztu didazulako poza.

 

Ez dakit ilun argitu didazun edo argiegi ilundu,

egia gehiegi dituelako argiak ilun.