Ezkatak
Ezkatak
2006, poesia
80 orrialde
84-95511-80-0
azala: Xabier Gantzarain
Leire Bilbao
1978, Ondarroa
 
2011, poesia
 

 

BEGIRADAK

 

Zeharkatu nauten begiradetatik bati,

bati baino ez, galdegin gura nioke

ezer aurkitu al duen nire hezurren barruan,

trabatu erantzunik eztarriaren bihurgunean,

kateatu maitasunik saihetsen izkina batean,

bahitu umezurtzik sabelean,

ba al dudan ahantzitako hasperenik biriketan,

ase gabeko irrikarik gibelean,

goroldiorik zainetan,

oztoporik gabe zeharkatu nauen,

kausitu al duen bere burua nire odolean,

atsedenik hartuko lukeen nire haragian.

 

Zeharkatu nauten milaka begiradetatik bati,

bati baino ez, galdegin gura nioke

utziko al didan bera zeharkatzen.