Scanner
Scanner
2011, poesia
96 orrialde
978-84-92468-31-7
azala: Oihana Leunda
Leire Bilbao
1978, Ondarroa
 
2020, poesia
2006, poesia
 
Scanner
Leire Bilbao, 2011

Ezkatak liburuarekin agertu zen plazara lehen aldiz Leire Bilbao 1996an, eta lirikotasun handiko piezak eskainiz. Scanner du izenburua haren bigarren poema liburuak, helduagoa, ausartagoa hala gaietan nola formetan. Euskal poeten artean ahots propioa garatzen ari den idazlea da Bilbao.

elkarrizketak:
bideoak:
Hitzen Uberan (2011-10-13)
Hitzen Uberan (2011-10-13)
kritikak:
Scanner, Ione Gorostarzu, Galtzaundi, 2011-10-11
«Lan borobila iruditu zait Leire Bilbaorena, zuzena, zehatza, argia erabilitako scannerra. Poesiaz inguratuta bizi gara, gauza txikietan dago poesia, egunerokotasunean, eta begiratu baino ez da egin behar, ikuspuntu egokian jarri eta argazkiak atera instanteei».
Erdibidean, Leire Lopez Ziluaga, Berria, 2011-10-16
«Poemarik biribilenak bosgarren atalean aurkitu ditudala esan dut, eta horixe da liburuko poema askotan faltan sumatu dudana, poemen biribiltasuna. Gustura irakurri dizkiot zenbait lerro atal guztietan, baina poema asko erdibidean geratu zaizkidala iruditu zait».
Loturetan sakonduz, Javier Rojo, El Correo, 2011-10-22
«Liburuan nagusitzen den sentimendua, batzuetan ezkutuan besteetan agerian, arroztasuna da. Bizitza mundu ezezagun batean zehar egindako bidaia izango balitz bezala, izakiak umezurtz aurkitzen dira. Hortik amari lotzen dion haria indartu beharra».
Maiakovskiren musak, Igor Estankona, Argia, 2011-11-06
«Trazu fin eta sinpledun zatietan gauza asko kontatzen ditu Leire Bilbaok. Sinpletasunari uko egin eta sinbolo eta konplikazioetan galtzen denean, ostera, gozo sartu bai, baina ez da ailegatzen».
Gorputz barneko irudiak, Jose Luis Padron, Bilbao, 2011-12-00
«Leire Bilbaok giza gorputzeko organo guztiak jarri ditu lanean bere bigarren poema-bilduma horren barnean. Eta teknologia berrien eskutik, bihotzaren izpi misteriotsuak, hezurren hausturak, biriketako muina edota garunetako itzalak ikus daitezke garbiago, odola arterietan zehar higitzen bezala».
Barrutik kanpora, Iker Zaldua, Gara, 2011-12-10
«Liburu osatua da, beraz. Idazlearen foku hori erakusteaz gain, badu hertsitasuna, badu umorea ere lerroalde batzuetan, poema biziak ere tartekatzen dira, hitz-jokoak eginez eraikitako bat ere bai, esaldi fin baina kargaz beteak ez dira falta».
Hiru kilo seiehun, Juan Ramon Makuso, El Diario Vasco, 2011-12-16
«Deigarria da, eta hau azken euskal poesian ematen den joera bat da, egiten den hautua idazlearen guztiz biografikoak diren datuak azaltzearena».
Scanner, Asier Sarasua, Eibartik, 2012-04-15
«Poesiaz dudan ezjakintasunetik esan dezaket gustura irakurri ditudala Bilbaok idatzitakoak. Poema pertsonalak, familiarrak asko, etxe barruan urteetan zehar pilatutako irudi horituak, scanner bidez papereratuak».