Ezkatak
Ezkatak
2006, poesia
80 orrialde
84-95511-80-0
azala: Xabier Gantzarain
Leire Bilbao
1978, Ondarroa
 
2011, poesia
 

 

ODOLETAN 2

 

Odolez zikindu ditut atzamar puntak

eta ahora eraman zalantzati.

Nire gorputzak nahi ez duen odol honek

ez du zapore mikatzik.

Min egiten didate titiburuek

ezpain eske baleude bezala.

Ez ditut zureak gura,

ez ditut inorenak gura,

niretzat ondo gordeak dauzkat.

 

Taupadaka daukat barrua, erantzun eske,

eta esku bat pausatu dut bularrean.

Galdetu didazu zergatik batzuetan zuri baino

hobeto ulertzen diodan lehoi eme bati.

Orain badakizu bularrak taupadaka ditudanean

zergatik ez dizkizudan uzten ukitzeko,

zergatik gordetzen ditudan neuretzako.