Ezkatak
Ezkatak
2006, poesia
80 orrialde
84-95511-80-0
azala: Xabier Gantzarain
Leire Bilbao
1978, Ondarroa
 
2011, poesia
 

 

KLISKADAK

 

Herentzian jaso ditudan oinokin

ibili gura zintuzket

ez bazaizkit urruti joaten

ez badidazu pausoa lapurtzen

hurreratzen naizenero

 

Herentzian jaso ditudan eskuokin

haztakatu nahi zintuzket

dunak sortu zure azalean

oasiak bilatu zure lehorrean

 

Herentzian jaso ditudan begiokin

ez dut zure iragana ikusten

geroa irakurri nahi nizuke ninietan

baina hodeituak dituzu

gautzen doaz kliskada bakoitzeko

 

Herentzian jaso ditudan herentzia guztiokin

nire begietan itxuraldatzen zara

zure begietako hodeien antzera