Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

AINGURAK DENBORETAN

 

 

Etorkizuneko irakurleok, hara hor

izan nintzen idazlearen lehen liburua,

ausardiak eta ilusioak egin zuena

(ez nuen lotsa apur bat ere izan?).

 

Zuek handinahia ikusiko duzue,

mundua kontatu nahi nuen nik.

 

Zer zen aingurak erraietan sentitzea

ez bazen hitzen zarata hura

lurrera lotu eta zerura begirarazten ninduena?

 

Liburutegian Benedettiren

bildumen ondoan ikusten dut orain

eta burua makurtzen dut damuz.

 

Poesia ez nuen nik hil,

hark zauritu ninduen larriki.

 

 

 

© Jon Benito

 


www.susa-literatura.eus