Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

AZKENA

 

 

Nire historia besterik ez da

eta hori ere ez da nirea bakarrik:

beste jende batekin eta

haien hitzekin osatzen da.

 

Nire memoria ahazkorra da

aspaldi garrantzitsua zena

erridikulua iruditzen zait eta

barre egiten dut atzean utzitakoan.

 

Egunen batean garai hauek ere

irrigarri eta friboloak irudituko zaizkigu

nahiz egun indar guztiz saiatzen garen

bizi beharrak geure neurrietara ekartzen.

 

Historia hau nirekin amaituko da

eta orduan jada ez da nirea izango

ez bada zurea eta gurea

garai bateko jendarte batena.

 

 

© Jon Benito

 


www.susa-literatura.eus