Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

AITA HIZKUNTZA

 

 

Nire hizkuntzak

ez du aita ulertzen,

baina ulertzen dut aita.

 

Nola da nire,

nola gure,

aitarekin baliatu ezin dudana?

 

Nire hizkuntzak,

norekin,

ez du zubi egiten.

 

Nire hizkuntzak

jende gutxirekin ulertarazten nau

gehiagorekin inkomunikatzeko.

 

Nire hizkuntzak

gutunak atzeratzen ditu,

kartzelako patiokoa da.

 

Nola lotzen gara

ama hizkuntza ez bada

aitaren hizkuntza?

 

 

 

© Jon Benito

 


www.susa-literatura.eus