Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

HERRIMIN ARIKETAK

 

 

Ez distantziak

ez egunen abiadurak

 

desagerrarazi ditu.

Hemen dira berarekin.

 

Regent's Parken eta Baker Streeten,

Kensingtonen eta Charing Crossen.

 

Zergatik ez dira edonon galtzen,

noren begikoarengatik jarraitzen dute

 

atzean utzi nahi zituen

erru eta akatsek?

 

 

 

© Jon Benito

 


www.susa-literatura.eus