Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

SEINALEA

 

 

Atetik ikusi zuen korridorea:

zapatilak eta plater bat otordu baten arrastoekin.

Usaina baino lehen heldu zitzaion nazka.

Zokaloa ertzetan hautsia, paperak alfonbra gainean.

Lehen aldiz Londonera joan zirenean erosi zuen

Hockneyren erreprodukzioa lurrean, hormaren kontra.

 

Noiz etorri zen azken aldiz bisitan?

Beste aterpe baten oroitzapena zeukan.

Orduan Leirerekin bizi zen,

orduan gauzak ondo zihoazen,

elkarrekin egiteko asmoak zituzten.

Orain iraun eta eutsi besterik ez da.

 

Gaueko lagunekin zebilela entzun zuen.

Eta zer esan... bere burua irudikatu zuen:

orain gauzak ondo zihoazkion,

baina gaizki joaten hasiko zirenean?

Behin maldan behera hasita

zaila da hondoa jo arte gelditzea.

 

 

 

© Jon Benito

 


www.susa-literatura.eus