Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

LAU POST-IT
21. MENDEAN POEMA
LIBURU BAT IDAZTEKO

 

 

                1

Paul Eluard 1952an hil zen,

Alejandra Pizarnik 1972an,

W.H. Auden 1973an,

Gabriel Aresti 1975ean,

Vladimir Visotski 1980an.

Denak ni jaio baino lehenago.

 

                2

Harremanez, lagunez,

ideologiaren galeraz, diruaz,

mugikorreko elkarrizketez,

etorkizunarekiko dudan beldurraz,

auzoaz eta nire herriaz,

maiteminaz eta sexuaz,

gertatzea nahi nuenaz eta gertatu zenaz,

ikusten dudanaz, sentitzen dudanaz...

 

                3

Fikzio susmagarriki

sinesgarri bat egin,

paper gainean jarri

eta zatikatu, artifizioz,

baina literaturaren makulurik gabe,

poemak ez diren poemetan.

 

                4

Nola ez izan aspaldiko?!

Nola ez izan besteren kopia?!

Nola ez izan kitsch edo collage?!

Nola ez izan monotono eta monologo?!

Nola ez izan nahaspila ulergaitz?!

Nola ez izan artifizial, pertsonal,

dramatiko, ironiko, faltsu,

kontraesankor, fribolo?!

 

 

 

© Jon Benito

 


www.susa-literatura.eus