Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

LIBRE IZATEA
(«Y» BELAUNALDIA)

 

 

Azken albisteekin begiratzen zaitut, ama.

«Nola esango dizut ni izan naitekeela hurrengoa?».

Zopa jaten dut eta saiatzen naiz

etxea memorian giltzapetzen: anaia bere kontuekin,

aita futboleko kronikak irakurtzen.

 

«Zer esango du egunkariak bihar nitaz?».

Ez naiz ikasle txarra, maite dut nire jendea.

Zuekin egindako gauzez gogoratzen naiz:

anaiarengatik egiten genituen auto bidaiez

eta umetan elkarrekin mendira joaten ginenekoaz.

 

«Nitaz lotsatuko zarete atean deitzen dutenean?».

Oheburuko irratia piztu eta galtzeko gauzak zenbatuz

zelatatzen ditut gaueko argiak.

 

 

 

© Jon Benito

 


www.susa-literatura.eus