Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

BIZILAGUNAK

 

 

Izen bera dugu: Juan.

 

Mutil gaztea zinen zu, ni gaur naizena.

Erdiz kanpokoa... ni ere bai.

 

Zalamea de la Serenatik etorri zinen zu

eta hartu zintuen herrian jaio nintzen ni.

 

Ezberdinarentzat berdintasuna nahi zenuen

eta deserriaz aberri egin.

 

Nola baino garrantzitsuagoa da zergatik.

Zergatik baino deserosoagoa da zer.

 

Zure gurasoen etxea zena nireenen ondoan dago.

Etxepeko sahatsa palmondoa da orain.

 

Urduri mugitzen naiz

zure izenik ez duten zure kaleetan.

 

Iraintzeko gogoratua,

lurpean askatasun haize,

 

destinoak ulertzen ez ditugun jokoak

egiten dizkigu batzuetan:

 

ez al zenekien Paredes

hormak zirela?

 

 

 

© Jon Benito

 


www.susa-literatura.eus