Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

AITA

 

 

Handia izan gabe

duena ez da txikia,

      txikia izanda

      zerbait du handia.

 

Nirea balitz harro nintzateke

eta nirea da,

      baina orduan

      zerk egiten du karranka?

 

Haserretzen denean haserretzen naiz.

Ezerekin itotzeko joera eta

      gauza txikiei garrantzi gehiegizkoa

      ematea hartu dizkiot.

 

Bere odoletik nator.

Etxeko labanarekin

      egin nuen lehenez bizarra:

      aitarena da nire lehen zauria?

 

 

 

© Jon Benito

 


www.susa-literatura.eus