Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

RENDEZ-VOUS

 

 

Zure enkontrura doa bidegurutzera.

 

Ez daki polizoi bat ote den

beste baten bizitzan sartzen,

berriz akats berak errepikatzen.

 

Erraz esango lizuke gaurko kontua dela,

bihar ez dela gogoratuko,

larruaren sukarrak ekarri duela honaino.

 

Baina itzultzeko gogoak hartzen du gero.

 

Berdin zaio bihotza epeltzean

zer egingo duen zapaldutako elurrarekin.

Ez dio bere buruari itaunik zor.

 

Badaki zein den

zure barrura sartzeko kontrazeinua.

 

Bidegurutzez erra liteke,

bereak beste batzuenekin partekatu

suaren egarri denean.

 

Hemen da... gezur eta haragi.

 

Zure besoetan bildu duzunean

plazerez ala ikaraz egin du oihu?

 

 

 

© Jon Benito

 


www.susa-literatura.eus