Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

GAIXOKIDETZA

 

 

Ihes egiten dit bihotzerrearen lurrunak.

Hortzak oker ditut, hortzoiak gorrituta:

—Erraz jartzen zaizkizu odoletan?

Gorputza zerbaiten abisu ematen ari da.

 

Ile asko galdu dut azken hilabeteetan,

lau kilo gihar masa ere bai:

saihetsak markatzen zaizkit orain bularrean.

Amorruaren dardara betikotu zait okotzean.

 

—Sukarrik? —Buruko minik?

—Beherakorik? —Herpesik?

 

Urduritasunak digestioa pisutu dit

eta goitika datozkit hitzak.

—Psikosomatikoa izan daiteke.

Bista nekatua, betzulo sakonak...

 

Erradiografiak galdera itxurako amurik ez

eta soberako izurik ere ez du erretratatzen.

—Ez da ezer berezirik antzematen.

Tasa normaletan daukat desilusioa.

 

Botikak hartu eta berrikuste txanda eskatu.

—Ez dirudi larria denik.

 

 

 

© Jon Benito

 


www.susa-literatura.eus