Bildumaren zerrendara itzuli Idazle beraren beste lanak


LIBURUARI BURUZKO
KRITIKAK

EROSI LIBURUA
E-BOOK FORMATUAN

 


 

BI AULKI ETA MAHAI BATI BEGIRA

 

 

                1

Lau hanka eta bizkarraldea.

Ezer gehiago ez.

Pertsonen zama,

bere iritzi eta zalantzekin,

sostengatzeko nahikoa.

 

                2

Plastikozkoa, egurrezkoa, zumezkoa.

Diseinuzkoa, merkea, propagandakoa.

Berdin dio, ezta?

 

                3

Neurri egokiak ditu

proposamenak aurkezteko.

Orekari eutsi eta gutxieneko distantziak

zaintzea ezinbestekoa du:

ez gertuegi berriz elkar jotzeko,

ez urrunegi gero ezin besarkatzeko.

 

                4

Aulkiak ez daki taktikaz,

aulkiak ez du hitz egiten,

aulkiak eutsi egin behar du.

 

Mahaiak batzeaz daki,

mahaiak entzutea dakar,

mahaiak akordioa nahi du.

 

 

 

© Jon Benito

 


www.susa-literatura.eus