Poesia kaiera
Poesia kaiera
2001, poesia
64 orrialde
84-95511-28-2
Pako Aristi
1963, Urrestilla
 
2016, poesia
2014, poesia
2003, poesia
 

Gau urtuak

 

Gaua erreibindikatu nahi dut.

Beti.

Gaua da eguna joaten denean

gure ekimen antzuek

uzten duten

ondoriorik aberatsena;

egunez pobrea den bizitza

aberasten duen

urrebitxiz eta zilarrez betetako

kutxa zaharra da gaua.

Gauak grina hilkaitz bilakatzen ditu

egunez arin izan diren

sentimenduak, benetazkoak,

eta ezerezean uzten ditu

bakardaderako lagungarri ez diren

anbizio mengelak.

Gaua entzuteko da,

eguna builarako,

gauak ez baitu beste plusbaliarik:

txelo baten boz geldoa

entzuteko aukera,

egunak kitarra elektrikoaren

bozgorailu basatia behar duenean

bizitzari plusbalia itxura bat emateko.

Gaua erreibindikatu nahi dut.

Beti.

Gaua:

Hontzak bizitzeko aukeratu zuen mendea.

 

w1998