Poesia kaiera
Poesia kaiera
2001, poesia
64 orrialde
84-95511-28-2
Pako Aristi
1963, Urrestilla
 
2016, poesia
2014, poesia
2003, poesia
 

Zauriaren auriak

 

Poetaren tresnak

odoletan bustita daude,

poetak bere minetik

idazten baitu.

Zauritua izan delako

idazten baitu poetak.

Zauriak zeharkatzen dizkion

aire ozpindua zaio

poesia.

Haragi bizian

norbaiten letaginak sentituz

bakarrik datorkio eskura

hitz-joko jopua.

Gauaren erdian

jostorratza orbain zaharretan sartu

eta alderik alde pasa ondoren

lortuko du orroa isilaraztea,

mina poema bihurtzea.

Poesia idaztea ahultzea baita,

irakurleari indarra ematea.

Eta irakurlea eskergaiztoko

senti ez dadin,

erakutsi dioten sufrimenduaren

ikuskizunak barnerrudun

egin ez dezan soilik

ukatzen ditu poetak

bere zaurien urradurak,

idazteak sendatu egiten dizkiola

gezurtuz.

Hey, Patthi Smith?

 

w1998