Poesia kaiera
Poesia kaiera
2001, poesia
64 orrialde
84-95511-28-2
Pako Aristi
1963, Urrestilla
 
2016, poesia
2014, poesia
2003, poesia
 

Kafesne bat hartzen zenuen La Concordian.

Kruasana eta egunkaria.

Bezperan idatzitakoa errepasatzen zenuen.

Pako Aristi deitzen zinela jakin nuen.

Bezperan negar egin zenuela ikusten nuen, Pako, zure begitazpitan.

Hautsi egiten zenituen orriak, hautsi poemak.

Nik jaso egiten nituen atzetik, berregindu.

Orain gauero egiten dut negar piska bat.

Goizean zure-nere bihotz zati hauek bidaltzen dizkizut korreoz,

eta gero kafesne bat hartzen dut La Concordian.

Kruasana eta egunkaria.

 

w1989