Apokalipsi berria
Hogei litro gasolina eraman zituzten atzo,
dio gasolindegiko mutikoak;
kezko tunel batek irentsi du bakea,
zirriborratu zuen poetak;
tren ero baten gidariak dirudite, aurpegi
estalkiak damaien... dio irratiak;
4.200 langile, 4.200 familia kalerako arriskuan,
idatziko du kazetariak;
alkandorak lapurtu dizkidate eskaparate hautsitik,
salatu du dendariak;
Karrantzako zubia mozturik daukate,
informatzen du Trafiko arduradunak;
krisia beti betikoek ordain ez dezaten,
kaleratu dira institutuak;
denontzat akordiorik hoberena lortu dugu,
berretsi du patronalekoak;
langileak «nahikoa da!» esan du,
eta bere kulturan letra larria adierazten duen
barrikadarekin idatzi du
bere protestaren lehen hitza.
w1996