Falta zaizkidan guztiak aipatuko nituzke
lerroak arratoiak bezala multiplikatuko balira,
absenta botila betirako ixteko giltza
zeramikazko txoriek non daukate bihotza?
zenbat urterekin egin ordeizuna?
lainoak harrapatzeko lazo urdina
barneko hotzarentzat eskape tuboa zabalduko duen musua
hilkutxak iraileko hosto erorientzat
zein da malko hauen arrazoia?
Hamar lerro ez dira hamar arratoi.
w1989