Poesia kaiera
Poesia kaiera
2001, poesia
64 orrialde
84-95511-28-2
Pako Aristi
1963, Urrestilla
 
2016, poesia
2014, poesia
2003, poesia
 

Paradisuan arrotz

 

Benetan arrotza sentitzen naiz

hiri honetan,

(izan daiteke Bilbo, Castletown bainoago)

nola arrotzak zaizkion

maiteminduen besarkadak

—broken bihotzak eztitzen—

bere gorbatarekin suizidatzera

doan broker frakasatuari.

Inork ez nau ezagutzen, diot,

hiri honetan.

Hamar gramo haxix daramatzat patrikan,

marihuana gorago,

txamarran.

Gazte batzuk apain jantzita,

irribarretsu,

apainduraz mintzo zaizkit:

«Mesedez, emango zenuke zure sinadura drogaren aurka?»

Aurka?

Benetan inork ez nau ezagutzen

hiri honetan.

Drogaren aurka?

Hippy damutuaren itxurak al dauzkat edo?

Kaguenlaostia!

Arrotza izatea ona izan liteke, oh, oh...

arrotza izatea txarra gerta liteke, bay, bay...

hala ere

kontraesanaren bortxak ez dit mikazten

eguneko lehen kanutoaren neutraltasuna

 

w1996