Horretarako ez zegoen orkestra bat
ekarri beharrik pentsalarientzat
poetek ez zeukaten
likore guztiak probatu beharrik
ez zen hiztegi saltzailerik ere behar
itsasoa definitzeko
sirenek
zapore mikatza zela eta
itsasoa printzeek negar egiten duten
erresuma bat besterik ez dela idatzi zutenetik.
w1989