Poesia kaiera
Poesia kaiera
2001, poesia
64 orrialde
84-95511-28-2
Pako Aristi
1963, Urrestilla
 
2016, poesia
2014, poesia
2003, poesia
 

Eskale kanta

 

Pobreen jainkoa

sukaldeko sabaian zintzilikaturiko

lukainka muturra da,

eta bere borondatearen seinaleak

honako hauek izan litezke:

jaietako zozketan

urdaiazpikoaren zenbakia tokatzea

edota

bestela

emakumeratze erakargarria

izango duen

alaba eder bar edukitzea

—bai baitaki pobreak

ia nahi lukeen oro eskura lezakeela

emakume ederrak—

Pobreen Jainkoa

gehienetan ez da existitzen

pobreak uste baitu

existituz gero

ez liokeela hain pobre izaten utziko.

Eta —gutxitan izanik ere—

existitzen bada

sabaian zintzilik dagoen

txorizoaren antza dauka.

 

w1998