Aurkibidea
Ni naiz askotan barre eginarazten dizudana
Eguzki beteak urtu ditu goizaldeko izotzak
Bigarren gutuna Bitoriano Gandiagari
ITZALEN TEKTONIKA
Familiako argazkiak begiratzen gabiltza
Saharako hondar hautsak okrez estaltzen du elurra
Baso erdika berotzen den herri batekoa naiz
Elur euria egin du agorril goiz honetan
Lausengu eta laido artean jardutearen faltaz
JAUZI (1571: Leiz) izkiriatu du eskuz
Irudimen surrealista eta errealismorik hitsena
Zaharrak, gazteak, katuak, peluxezko hartzak
Plaza honetan bertan ikasi nuen
Hainbat urte eman ditut desertuan
Hilko al duzu behingoz garunetan etenik
Arbasoek kontatu ipuinaren arabera
Zutabearen hamalaugarren lerroa
Topo geltokiko koplak Herri Urrats bezperan
Lehen aldiz ikusi dut Jeanne Dielman pantaila handian lursagarrak
Aurkibidea
Ni naiz askotan barre eginarazten dizudana
Eguzki beteak urtu ditu goizaldeko izotzak
Bigarren gutuna Bitoriano Gandiagari
ITZALEN TEKTONIKA
Familiako argazkiak begiratzen gabiltza
Saharako hondar hautsak okrez estaltzen du elurra
Baso erdika berotzen den herri batekoa naiz
Elur euria egin du agorril goiz honetan
Lausengu eta laido artean jardutearen faltaz
JAUZI (1571: Leiz) izkiriatu du eskuz
Irudimen surrealista eta errealismorik hitsena
Zaharrak, gazteak, katuak, peluxezko hartzak
Plaza honetan bertan ikasi nuen
Hainbat urte eman ditut desertuan
Hilko al duzu behingoz garunetan etenik
Arbasoek kontatu ipuinaren arabera
Zutabearen hamalaugarren lerroa
Topo geltokiko koplak Herri Urrats bezperan
Lehen aldiz ikusi dut Jeanne Dielman pantaila handian lursagarrak
BESTIARIOA
I.
Hondartzan hezur bat
Uhinetan jostari,
Porotsu:
Ugaztunen aroa
Ez dator
Baikor.
Baleen kantuekiko
Soinu-banda dantzut
Kaskoan.
II.
Nehoiz ez nauzu
Hain hartza izan
Elur gabeko
Negu peskizan.
Zure eskua
Nirean hartza.
III.
Jin da arratsa
Gaur berehala:
Hurbildu zaigu
Zakur leiala.
Zaunkaz ari zen
Negarrez nola
Jabal ezinez
Minaren zola.
Gose zegoen
Lepoa zauriz
Ezti galdezka
Mila uhuriz.
Libertatea
Hain da garesti
Eta gozokiz
Ezin da bezti!
IV.
Haur denborako idi pareak
Oroitzen ditut noiztenka:
Hots emailetto ibiltzen nintzen,
Akuilua eskuetan
Eta idiak gibelean
Izerdi, lehertzear,
Urin haroan ulu saldoa,
Burrunbaz eta ziztakor!
Haur denborako idi pareak
Oroitzen ditut noiztenka:
Muturretako trinkoen hari
Zikinak tuaz bustirik,
Ildo ketsua usnatzen zuten
Tematsu, korrokaz,
Eta zizare bihur lodiak
Zebiltzan gutaz trufari...
Haur denborako idi pareak
Oroitzen ditut noiztenka,
Eta golde nabarrak urrikirik
Ez zuen denbora haiek.
V.
Erleak
Azken hatsa
Eman du
Arrosaren
Bihotzean:
Erdia
Pozoatürik
Zeukan!
VI.
Gorputz hori ileak hankak lurrean
Zanpa-zanpa aitzina bidean
Astunki bizirik alde orotara so
Niri so zuri so
Bazterrei so
Malkorik gabe.
Gorputz hori ileak sabelpe larrutua
Atzera begira lanjerra nondik datorren
Zergatik hil behar zaitu ez badiozu
Minik egiten
Minik egiten
Marrurik gabe.
Gorputz hori ileak hezurrak zurbil
Harpe hutsetan gorde nahian bezala
Goseak gidatzen ditu zure urratsak
Isil-isilik
Negu-loaren menturaz
Aserik gabe.
Eta bat-batean zutitzen zara:
Animaleko gorputz hori ileak hankak
Besotzen zaizkizu, sabelpeak zabaltzen,
Bizkarrak zurubitzen,
Zutitzean
Ene miraila zara
Eta orduan ni naiz izaki tipil,
Ohiko larre motzetatik
Haizatua,
Ene burua babestu beharrez
Lasterka hatsanka
Auhenik gabe
Ibilki.
VII.
Hire abere-laguna naun,
Errotan gora dabilen sagua
Eta nahi dunanean
Maitale sumitu
Bilakatzen dena.
Hire abere-laguna naun:
Hau ene destinoa baino
Ez dun.