Aurkibidea
Ni naiz askotan barre eginarazten dizudana
Eguzki beteak urtu ditu goizaldeko izotzak
Bigarren gutuna Bitoriano Gandiagari
ITZALEN TEKTONIKA
Familiako argazkiak begiratzen gabiltza
Saharako hondar hautsak okrez estaltzen du elurra
Baso erdika berotzen den herri batekoa naiz
Elur euria egin du agorril goiz honetan
Lausengu eta laido artean jardutearen faltaz
JAUZI (1571: Leiz) izkiriatu du eskuz
Irudimen surrealista eta errealismorik hitsena
Plaza honetan bertan ikasi nuen
Hainbat urte eman ditut desertuan
Hilko al duzu behingoz garunetan etenik
Arbasoek kontatu ipuinaren arabera
Zutabearen hamalaugarren lerroa
Topo geltokiko koplak Herri Urrats bezperan
Lehen aldiz ikusi dut Jeanne Dielman pantaila handian lursagarrak

Zaharrak, gazteak, katuak, peluxezko hartzak.
Hain gutxi hartu dute ihes egin dutenean.
Piano desafinatu baten soinuak oroimena
Iltzatzen du espaloiko zartagailu ezpaletan.
Trenak errefuxiatuz beterik dabiltza.
Zaharrak, gazteak, katuak, peluxezko hartzak.
Hilotz lerroak kalearen erdian barreiatuak.
Haizeak dakar ustel usaina. Haizeak daroa.
Neska txikia bere ama hilaren ondoan negarrez.
Zaharrak, gazteak, katuak, peluxezko hartzak.
Bidaiariarekin ingelesez saiatzen da gizona.
Ezkerreko besorik ez du, alai dabil alta.
Infernutik datorrela. Hori dela infernua.
Kolpatua, bere zauriaren errudun bakarra
Bera dela sinesten hastea. Hori da infernua.
Zaharrak, gazteak, katuak, peluxezko hartzak.
Piano desafinatu baten soinuak irautera…