Aurkibidea
Ni naiz askotan barre eginarazten dizudana
Eguzki beteak urtu ditu goizaldeko izotzak
Bigarren gutuna Bitoriano Gandiagari
ITZALEN TEKTONIKA
Familiako argazkiak begiratzen gabiltza
Saharako hondar hautsak okrez estaltzen du elurra
Baso erdika berotzen den herri batekoa naiz
Elur euria egin du agorril goiz honetan
Lausengu eta laido artean jardutearen faltaz
JAUZI (1571: Leiz) izkiriatu du eskuz
Irudimen surrealista eta errealismorik hitsena
Zaharrak, gazteak, katuak, peluxezko hartzak
Plaza honetan bertan ikasi nuen
Hainbat urte eman ditut desertuan
Hilko al duzu behingoz garunetan etenik
Arbasoek kontatu ipuinaren arabera
Zutabearen hamalaugarren lerroa
Topo geltokiko koplak Herri Urrats bezperan
Lehen aldiz ikusi dut Jeanne Dielman pantaila handian lursagarrak

HÔTEL DE PARIS
Logela zuri-urdinaren hertsian
Ongi nago azkenean:
Ohea badut eta wifia.
Ihesean abiatu naiz berriz
Eta zure udako amodioaren dolua
Ekarri beharko dut bihar.
Geltoki aitzinetik pasatzen dira
Autoak zarataz, eta urrunean,
Larrun biluzia.
Begiak zerratzen ditut
Eta zure soaz oroitzean badakit
Mantaleta jantziko dudala.
Itsasotik datorren haize gaziak
Larrua erretzen dit. Largoan ez dut
Balearik ikusi:
Zazpi lerro etzaten ditut
Paperean, itsura, zuzendu gabe,
Zure bihotz eskailak bailiran.
Portura jaitsi naiz urrats galduan.
Txoriak alarauka ari dira gauean.
Brullarta altxatuko da
Eta gure irrien denbora
Itzal gorrituko denean hiriko farolen
Garratzak hormatuko nau.
Itsas belar lehorren artera jauzi
Eginen dut, zure memoriaren
Altzora bezala...
— Baina zaude pixka batean.