Aurkibidea
Ni naiz askotan barre eginarazten dizudana
Bigarren gutuna Bitoriano Gandiagari
ITZALEN TEKTONIKA
Familiako argazkiak begiratzen gabiltza
Saharako hondar hautsak okrez estaltzen du elurra
Baso erdika berotzen den herri batekoa naiz
Elur euria egin du agorril goiz honetan
Lausengu eta laido artean jardutearen faltaz
JAUZI (1571: Leiz) izkiriatu du eskuz
Irudimen surrealista eta errealismorik hitsena
Zaharrak, gazteak, katuak, peluxezko hartzak
Plaza honetan bertan ikasi nuen
Hainbat urte eman ditut desertuan
Hilko al duzu behingoz garunetan etenik
Arbasoek kontatu ipuinaren arabera
Zutabearen hamalaugarren lerroa
Topo geltokiko koplak Herri Urrats bezperan
Lehen aldiz ikusi dut Jeanne Dielman pantaila handian lursagarrak

Eguzki beteak urtu ditu goizaldeko izotzak.
Sukar baten moduan esnatzen da haran urdina.
Txori batek zerua zirrimarratzen du.
Urdina, zuria, beltza,
Egarriaren koloreak.
Pagadiaren erdian norabidea asmatzen dabil.
Udamineko mediterraneo usaina dauka basoak.
Laba-minean errotu da goroldio fluoreszentea.
Berdea, zuria, beltza,
Galtzearen koloreak.
Urruneko mendi harroa zutuntzen da horizontean.
Argi aurka, ortzi-muga ikusten du astiro karmintzen.
Basaltozko lautadaren isiltasunaz harritzen da.
Gorria, zuria, beltza,
Munduaren lehen gaueko koloreak.