kritikak:
Otsabide, denon bide, Igor Estankona,
Deia, 2005-05-24
«Zeruetako erresuma hasterakoan irakurleari irudituko zaio menturaz muturreko egoerak edo pertsonaia bereziki zailduak aurkeztu gura izan dituela idazleak. Sentipen hori jabaldu egiten da, ordea, Itxaro Bordaren idazkeraren indarraren eraginpean».
Omiasaindukari, Iñigo Roque,
Gara, 2005-05-28
«Muker, gordin, zorrotz, eta, aldi berean, atsegin aire batez aletzen dizkigu istorioak Itxarok, era katartikoan, moralizatzeko batere asmorik gabe. Badaki nekez esplika daitezkeela hainbeste gauza eta halako neurritakoak hirurehun orrialdean».
Sufrimenduaren lirika, Alvaro Rabelli,
El País, 2005-10-16
«Kontaera mingarria eta aldi berean xamurra da, lirismo handiarekin, sufritzen dutenekiko elkartasun keinua gordeaz. Ez da kronika baina bai ikuspegi zabala eta kritikoa XX. mendeko Ipar-Euskal Herriko gertaerez, Bordaren liburuetan ohi den bezala».
Lurrak eta zeruak, Mikel Bujanda,
Jakin, 2005-12-01
«Bere pertsonaiengan ageri den bera da Itxaro Borda idazlea: disidentea. Araupeko diziplinatik kanpo ibiltzeko ausardia eta arriskua harturik dabilena. Estandarraren ortodoxiatik libre, Itxaroren erresuma literarioan barneratzea ez da goiz erdi batean egin daitekeen ibilaldia».