Aurkibidea
Ni naiz askotan barre eginarazten dizudana
Eguzki beteak urtu ditu goizaldeko izotzak
Bigarren gutuna Bitoriano Gandiagari
ITZALEN TEKTONIKA
Familiako argazkiak begiratzen gabiltza
Saharako hondar hautsak okrez estaltzen du elurra
Baso erdika berotzen den herri batekoa naiz
Elur euria egin du agorril goiz honetan
Lausengu eta laido artean jardutearen faltaz
JAUZI (1571: Leiz) izkiriatu du eskuz
Irudimen surrealista eta errealismorik hitsena
Zaharrak, gazteak, katuak, peluxezko hartzak
Plaza honetan bertan ikasi nuen
Hainbat urte eman ditut desertuan
Hilko al duzu behingoz garunetan etenik
Arbasoek kontatu ipuinaren arabera
Zutabearen hamalaugarren lerroa
Topo geltokiko koplak Herri Urrats bezperan
Lehen aldiz ikusi dut Jeanne Dielman pantaila handian lursagarrak
Aurkibidea
Ni naiz askotan barre eginarazten dizudana
Eguzki beteak urtu ditu goizaldeko izotzak
Bigarren gutuna Bitoriano Gandiagari
ITZALEN TEKTONIKA
Familiako argazkiak begiratzen gabiltza
Saharako hondar hautsak okrez estaltzen du elurra
Baso erdika berotzen den herri batekoa naiz
Elur euria egin du agorril goiz honetan
Lausengu eta laido artean jardutearen faltaz
JAUZI (1571: Leiz) izkiriatu du eskuz
Irudimen surrealista eta errealismorik hitsena
Zaharrak, gazteak, katuak, peluxezko hartzak
Plaza honetan bertan ikasi nuen
Hainbat urte eman ditut desertuan
Hilko al duzu behingoz garunetan etenik
Arbasoek kontatu ipuinaren arabera
Zutabearen hamalaugarren lerroa
Topo geltokiko koplak Herri Urrats bezperan
Lehen aldiz ikusi dut Jeanne Dielman pantaila handian lursagarrak
ARGITASUN BETEAREN
EHUNDURAK
Dansaneuko adiskideei,
esker onez
I.
Argi-isuriak irentsi zaitu.
Portuan gora zatoz musikarik gabe.
Behiak eta larreak egarri daude.
Erraldoiak dira harriak,
Lehergarriak harkaitzetako plegu
Izugarriak, dolore tektonikoen
Lekuko.
Ur ona edan duzu
Bihurgunez bihurgune. Alta aho-sabaia
Idor dagokizu oraindik ere
Eta lur honen hiztegia osorik
Hurrupatuko zenuke.
Eta gauaren erdian
Lepoa hausten duzu izarrei begira.
Geografiaren larderiatik aldendu zara.
Antzinako itsasoek gordetzen zutena
Distira dabil zeru beltzaren
Sakonean. Iluntasunari irri
Egiten diozu:
Humanitatearen
Altxorrean zaude, zure bizitzan
Hirugarrenekoz.
II.
Eguna altxatzen da zohar, gailurrak zurituz.
Lainoak ere hor daude Son aldean zelatari
Eta kerubinen begi askoak geroaz galdeka:
Ez dut galduko eskua.
Ez dut galduko bidea.
Nire baitako lengoaia arrotza
Galerna bat da.
Bonaigua portuan behera dator haize uherra.
Harrizko mamuak esnatzen dira eliz atarietan.
Isil-isilik nago eta gaur gure eguna izanen da:
Ez naiz jausiko berriro.
Ez naiz jausiko sekula.
Nire baitako infernuen suak
Ikatz egingo zaitu.
Diozu: hemen erre zuten lehen sorgina.
Zeure burua estimatzen jakin beharko zenuke.
Iraganeko bihotzek izu kolpeka jotzen dute.
Ez dut etsiko: hor zara.
Ez dut etsiko, jakizu.
Nire baitako desio ubel aseezinak
Klikatuko gaitu.
III.
Mundutik urrun
Baina munduaren zilbor
Korapilatsuan
Nago zutik
Monasterio eroriaren
Erdian.
Harri meta baten
Gainean jarriko naiz
Idazteko
Hiru absideetatik
Batean ene antsia
Gordetzeko.
Hamaikak dira
Hamaikagarren mendeko
Egoitza isilean
Txoriak eta
Ulu beltzak orroaz
Haize apur batekin.
Ehunka olerkarik
Nabaritu zuen
Hemen
Nik gaur
Dastatzen dudan
Harrien bakea.
Erabaki dut, hor,
Eremita harpearen parean
Gabetasuna maite zuten
Anakoreta haien
Antzera bizitzen
Saiatzea.
Eta noizbait hiltzen
Banaiz heda ditzatela
Ene errautsak
Sant Pere del Burgaleko
Monasterioaren inguru
Mineral hauetan.
Bitartean
Zazpi hostoekiko haritz
Abartxo bat
Bildu dut,
Lur honetako
Itzaletan betirako errotzen
Naizenaren ikur.
*
Indar isila.
Hormen bakartasuna.
Lux Mundi epikoa.
Soaren jatorria.
Nola aitor
Zenbat maite dudan
El romānic catalā
Deitzen duten
Eliza-estiloa.
Maite dut
El romānic catalā
Ni ere estilo
Horretakoa
Naizelako.
IV.
Gorputzak geruza mineralen
Moduan plegatzen dira
Taula gainetan.
Bat-batean lagunak
Aldamenean hip-hop dantza
Mugimenduak egiten ditu.
Adinak ez du
Muntarik,
Muntarik ez du
Adinak.
Oheko zetazko mihiseak oro
Plegatzen dira gauean
Auhen eta intziri.
Aztiaren xuxurla
Entzun da TikTok film
Baten luzeran:
El meu clítoris
És fantāstic,
Fantāstic és
El clítoris meu.
Dena erran daitekeen mintzaira
Dabil bidaidearen ezpainetan
Etengabean eske.
Eskuzabaltasunaren
Gramatika harilkatzen
Dute eguneroko
Hitzek, aditzek
Eta hiztegiek
Gatiba ez
Ditzaketen
Plazer
Putzuek.
V.
Hartz erakusleak, amets ehiztariak, igarle kalakariak
Elkarrekin mintzo dira Whatsappez
Auņamendi katearen buru batetik bestera.
Anarik egokitzen du Raimonen
Jo vinc d’un silenci antic
I molt llarg
Eta orduan
Plaka tektonikoak bulkari dabiltza
Bihotz magmatiko etsiak jotzeari ekiten dio
Isiltasuna aipatzean begiak bustitzen zaizkigu
Zinominoak irri herabe bihurtzen dira
Herioaren espektroa urruntzen doakigu
Iragana lausotzen da eta
Izenik ez duen garai berri bat zabaltzen:
Hartz erakusleak, amets ehiztariak, igarle kalakariak,
Bizkarra makurtzen dugu, itzalak galtzen ditugu,
Baina hemen gaude,
Auņamendiko.
VI.
A Carles Porta,
el meu professor
de catalā
Ikasi
Hizkuntza bat, elerik ele,
Tor non dagoen
Jakiteraino.
Gure mendietako
Misterioak
Kontrabando bideetan
Bilbatzen dira
Eta bi anaia
Pataskan ari lur puska
Batengatik.
Ez naiz etxea uztearen
Krimenaren
Susmagarri bakarra:
Banan-banan joan ziren
Guztiak
Etorkizun hobeago
Baten ametsez.
Eta ni, engoitik,
Hizkuntza bat ikasten, elerik
Ele, hain bakarrik,
Galdua, haran
Eta ur-geldoen artean,
Gure aitzinekoen
Etorkizun hobeago baten
Ametsak egiaztatzera
Eta unatu arte ibiltzera
Kondenatua.
VII.
Ez onartu ezer
Onartzea aholkatu dizutelako
Edo zergatiko galderarik
Egin gabe.
Ez beldurtu
Denbora ahituko zaizulako
Beti egongo baitira
Goiz nabarreko
Orduak.
Geriza itzazu
Zure inguruko jendeak
Itsasoak eta lurrak
Adiskideak ere sekulako
Direla sinetsiz.
Sekulako geldi dadila
Sant Pere del Burgaleko
Haritz abartxo hau
Azken erabakion
Jakile.