Aurkibidea
Ni naiz askotan barre eginarazten dizudana
Eguzki beteak urtu ditu goizaldeko izotzak
Bigarren gutuna Bitoriano Gandiagari
ITZALEN TEKTONIKA
Familiako argazkiak begiratzen gabiltza
Saharako hondar hautsak okrez estaltzen du elurra
Baso erdika berotzen den herri batekoa naiz
Elur euria egin du agorril goiz honetan
Lausengu eta laido artean jardutearen faltaz
JAUZI (1571: Leiz) izkiriatu du eskuz
Irudimen surrealista eta errealismorik hitsena
Zaharrak, gazteak, katuak, peluxezko hartzak
Plaza honetan bertan ikasi nuen
Hainbat urte eman ditut desertuan
Hilko al duzu behingoz garunetan etenik
Arbasoek kontatu ipuinaren arabera
Zutabearen hamalaugarren lerroa
Lehen aldiz ikusi dut Jeanne Dielman pantaila handian lursagarrak
Aurkibidea
Ni naiz askotan barre eginarazten dizudana
Eguzki beteak urtu ditu goizaldeko izotzak
Bigarren gutuna Bitoriano Gandiagari
ITZALEN TEKTONIKA
Familiako argazkiak begiratzen gabiltza
Saharako hondar hautsak okrez estaltzen du elurra
Baso erdika berotzen den herri batekoa naiz
Elur euria egin du agorril goiz honetan
Lausengu eta laido artean jardutearen faltaz
JAUZI (1571: Leiz) izkiriatu du eskuz
Irudimen surrealista eta errealismorik hitsena
Zaharrak, gazteak, katuak, peluxezko hartzak
Plaza honetan bertan ikasi nuen
Hainbat urte eman ditut desertuan
Hilko al duzu behingoz garunetan etenik
Arbasoek kontatu ipuinaren arabera
Zutabearen hamalaugarren lerroa
Lehen aldiz ikusi dut Jeanne Dielman pantaila handian lursagarrak
TOPO GELTOKIKO KOPLAK
HERRI URRATS BEZPERAN
I.
Yolanda, Irantzu
eta Hedoirentzat
Etorriko da eguna
Denok espero duguna:
Goizeko izar haguna
Izango dugu laguna!
Kafe hutsaren kilika
Garunean ausikika:
Banabil aharrausika
Jasoz elektro-musika.
Biharra dugu hizpide
Katakraken adiskide,
Ezezaguna haurride
Eta gauerdia bide.
II.
Harri xuria bidean:
Ez dakizu nora joan,
Arrastiri-min hilean
Elorri duzu gogoan.
Sakelaren sakonetik
Ateratzen duzu karta,
Entzunez leku onetik
Jendetzaren zalaparta.
Eskua duzu luzatzen
Agurra emateko maiz:
Irriak ez du uxatzen
Ahitu denbora araiz.
Laino eta euriteak
Maitatuko ditut beti,
Itzalka lauzen jiteak,
Radigue eta Ligeti.
III.
Eguerdi eta hamabi
Hendaiako geltokian,
Lau andre eta ama bi
Irri marrak bekokian.
Bachen soinuen dirdira
Udako goiz beroetan:
Erranak etzaten dira
Kaier honen lerroetan.
Hitzaren haro epela,
Denbora soilen axola,
Geltokia hantzen dela
Pazientzia eskola...
Badator bizi urria
Karakoilen abiaduran,
Gogoeten hazkurria
Bele aseen menturan.
Zabaldu dute hesia,
Guziak gara ibiltzen:
Geltokiko poesia
Ez da sekula isiltzen.