Itzalen tektonika
Itzalen tektonika
2024, poesia
120 orrialde
978-84-19570-24-6
Azala: Christine Etchevers
Itxaro Borda
1959, Baiona
 
2021, nobela
2012, nobela
2009, nobela
2007, nobela
2005, nobela
2001, nobela
2000, poesia
1998, poesia
1996, nobela
1996, nobela
1994, nobela
1991, poesia
1986, poesia
1984, nobela
Itzalen tektonika
2024, poesia
120 orrialde
978-84-19570-24-6
aurkibidea

Aurkibidea

Galdu

ERREPLIKA 3

Bogatik Patrira luzatzen dira

Nire bila jin hintzen

Aurikularretan

Hôtel de Paris

Ni naiz askotan barre eginarazten dizudana

ERREPLIKA 2

Zauriak zabalik bizi gara

Fede totala desiratzen dugu

ERREPLIKA 1

Eguzki beteak urtu ditu goizaldeko izotzak

Bigarren gutuna Bitoriano Gandiagari

Argitasun betearen ehundurak

EPIZENTRO

ITZALEN TEKTONIKA

Hamalau urte nituen

Itsasoari begira gaude

Hitz gutxirekin

Bistaz ezagutzen dudan gizon

Gurbilaren dardara

Familiako argazkiak begiratzen gabiltza

Saharako hondar hautsak okrez estaltzen du elurra

Baso erdika berotzen den herri batekoa naiz

Bidaia luzea egin dugu

Suzko mihi antzeko

Poema bakoitza

Elur euria egin du agorril goiz honetan

Zintzur izugarriek aurtiki

Lausengu eta laido artean jardutearen faltaz

Dagoeneko

JAUZI (1571: Leiz) izkiriatu du eskuz

Irudimen surrealista eta errealismorik hitsena

Zaharrak, gazteak, katuak, peluxezko hartzak

Sahatsa lili dago

Plaza honetan bertan ikasi nuen

Hainbat urte eman ditut desertuan

Tigreak

Aizkolaria bezala ari naiz

Hizkuntzak makurtu behar luke

Nire espektroak

Zure gorputzaren arrosa

Hilko al duzu behingoz garunetan etenik

Harrizko lehoiak

Arbasoek kontatu ipuinaren arabera

Ostatu batean sartzean

Mutuaren mudantza

Itzultzea

Hitzak

Zutabearen hamalaugarren lerroa

ERREPLIKA 1

Haranak & ur-jauziak

Topo geltokiko koplak Herri Urrats bezperan

Hiru poema bideko

ERREPLIKA 2

Lehen aldiz ikusi dut Jeanne Dielman pantaila handian lursagarrak

Lied für Anders

ERREPLIKA 3

Bestiarioa

Ongi bizitzeko bidea

Eltzarruze

Erosi: 14,25
Ebook: 3,12

Aurkibidea

Galdu

ERREPLIKA 3

Bogatik Patrira luzatzen dira

Nire bila jin hintzen

Aurikularretan

Hôtel de Paris

Ni naiz askotan barre eginarazten dizudana

ERREPLIKA 2

Zauriak zabalik bizi gara

Fede totala desiratzen dugu

ERREPLIKA 1

Eguzki beteak urtu ditu goizaldeko izotzak

Bigarren gutuna Bitoriano Gandiagari

Argitasun betearen ehundurak

EPIZENTRO

ITZALEN TEKTONIKA

Hamalau urte nituen

Itsasoari begira gaude

Hitz gutxirekin

Bistaz ezagutzen dudan gizon

Gurbilaren dardara

Familiako argazkiak begiratzen gabiltza

Saharako hondar hautsak okrez estaltzen du elurra

Baso erdika berotzen den herri batekoa naiz

Bidaia luzea egin dugu

Suzko mihi antzeko

Poema bakoitza

Elur euria egin du agorril goiz honetan

Zintzur izugarriek aurtiki

Lausengu eta laido artean jardutearen faltaz

Dagoeneko

JAUZI (1571: Leiz) izkiriatu du eskuz

Irudimen surrealista eta errealismorik hitsena

Zaharrak, gazteak, katuak, peluxezko hartzak

Sahatsa lili dago

Plaza honetan bertan ikasi nuen

Hainbat urte eman ditut desertuan

Tigreak

Aizkolaria bezala ari naiz

Hizkuntzak makurtu behar luke

Nire espektroak

Zure gorputzaren arrosa

Hilko al duzu behingoz garunetan etenik

Harrizko lehoiak

Arbasoek kontatu ipuinaren arabera

Ostatu batean sartzean

Mutuaren mudantza

Itzultzea

Hitzak

Zutabearen hamalaugarren lerroa

ERREPLIKA 1

Haranak & ur-jauziak

Topo geltokiko koplak Herri Urrats bezperan

Hiru poema bideko

ERREPLIKA 2

Lehen aldiz ikusi dut Jeanne Dielman pantaila handian lursagarrak

Lied für Anders

ERREPLIKA 3

Bestiarioa

Ongi bizitzeko bidea

Eltzarruze

 

 

STAYING ALIVE

 

 

Iruneko Ibis hotelean

 

 

                                  I.

 

Euria ari du: ipar haizearekin batera kantari dabil.

Gosariko gelan ekialdeko garraiolariak —batzuek beso

Aitzin tatuatuak dituzte, besteek hipster bizarrak—,

Neguko turista familia nuklearrak eta ni bezalako

           Bakartiak,

Pello Lizarralderen nobelaren bateko

Azkorriko giro uherreko

Argitasun grisean itoak:

           Bakartiak

           Isiltasunik handienean.

 

Euria ari du: itsaso aldetik datozen su-mihi

Urdinkarak zilar egiten ditu lainoak. Emigranteak

Autobus geltokietako aterpeetan daude elkarren

Berotasunaz elikatzen eta ni bezalako

           Bakartiak,

Pello Lizarralderen nobelaren bateko

Pertsonaiak bagina bezala,

Itzal eta ilun artean:

           Bakartiak

           Karrika hutsean noraez.

 

Euria ari du: Bidasoa aldeko kontsortzioko hiriak

Troxatzen ditu hezetasun hunkigarri horrek. Exiliatuak

Oro jadanik Unamunoren urratsetatik abiatzen dira

Gaua pasatzeko leku bila eta ni bezalako

           Bakartiak,

Pello Lizarralderen nobelaren bateko

Espektro urrumatsuen saihetsean,

Hau guzia zertarako den galdezka:

           Bakartiak

           Epopeia umilok idazten.

 

 

             II.

 

Hondarribitik ikusten

Da Txingudiko badia

Zeruko euriaz husten

Itsas grisaren habia.

 

Irun azaldu da berriz

Ateri bulta batean

Eta beltz bat eske irriz

Hor Alcampoko atean.

 

Hendaia ez dago urrun:

Denek dugu pasatuko

Frontera gorria zurrun,

Lotsari eginez uko…

 

Lur hobe baten ametsa

Badabil neguan dudan,

Esperantzaren kiretsa

Halaber bizirik mugan.

 

 

                         III.

 

Ez duzu negarrik egin

Etxea eta iragana gibelean utzi dituzunean

Egun oroz horrela da

Zure nortasun puskak galtzen dituzu

Itzulerarik gabe:

           Ez duzu negarrik egin.

 

Ez duzu oihurik bota

Lan orduetan zirika latza jasan duzunean

Egun oroz horrela da

Etengabe apalesten zaituzte

Errespeturik gabe:

           Ez duzu oihurik bota.

 

Ez duzu nehor aurkitu

Esku hutsik eta bidez bide abiatu zarenean

Egun oroz horrela da

Zain hantuak eta hiztegiak husten dira

Erranahi zehatzik gabe:

           Ez duzu nehor aurkitu…