Aurkibidea
Ni naiz askotan barre eginarazten dizudana
Eguzki beteak urtu ditu goizaldeko izotzak
Bigarren gutuna Bitoriano Gandiagari
ITZALEN TEKTONIKA
Familiako argazkiak begiratzen gabiltza
Saharako hondar hautsak okrez estaltzen du elurra
Baso erdika berotzen den herri batekoa naiz
Elur euria egin du agorril goiz honetan
Lausengu eta laido artean jardutearen faltaz
JAUZI (1571: Leiz) izkiriatu du eskuz
Irudimen surrealista eta errealismorik hitsena
Zaharrak, gazteak, katuak, peluxezko hartzak
Plaza honetan bertan ikasi nuen
Hainbat urte eman ditut desertuan
Hilko al duzu behingoz garunetan etenik
Arbasoek kontatu ipuinaren arabera
Zutabearen hamalaugarren lerroa
Topo geltokiko koplak Herri Urrats bezperan
Lehen aldiz ikusi dut Jeanne Dielman pantaila handian lursagarrak

LIED FÜR ANDERS
Egarria sortzen duten edariak
Eta aserik ez dakarten janariak
Irensten ditugu azken
Beltzaren beltzean:
Nork lehortuko ditu
Etorkizunaren negarrak?
Itsasoa hilotzez estaltzen da
Eta portuak ixten dizkiete unatuak
Haragizko uhin-mendi beltzak
Gaindituz heltzen direnei:
Nork lehortuko ditu
Etorkizunaren negarrak?
Hormaren maldara iritsi gara.
Ostadarrak margultzen direnean
Ke beltzek eta erre usainek
Itotzen gaituzte:
Nork lehortuko ditu
Etorkizunaren negarrak?
Gure begipean zerbaitek
Hartzen du behialako munduaren
Jabegoa, aldi berean aberats
Herrikoi eta beltz kaki:
Nork lehortuko ditu
Etorkizunaren negarrak?
Pertseidak zeruan zehazten saiatuz
Gutxiagorekin hobe dela diozu
Hasperen batean
Eta bilobaren eskua hartzen duzu:
Nork lehortuko ditu
Etorkizunaren negarrak?