Arkanbele kantak
Arkanbele kantak
2021, poesia
120 orrialde
978-84-17051-59-4
Azala: Ignacio Larra
Mikel Taberna
1957, Alkaiaga
 
2013, nobela
2001, narrazioak
 

 

HIPOTESIAK

 

 

G izan beharrean trosko

izan balitz poli edo mili

kasu eman erne ibili

hik ere ez ote jokatu izanen harroxko

eta orain ez ote hintzen gorpu

hezur multzo azal idortu

edo kartzela batean preso

adiskideak beti besoz beso

hemen eta orduan ginelakoz sortu

 

Nahiz eta G trosko izan

bihurtu balitz goitinahi politikero

hatsa putz sakela bero

akaso hi orain zerbaitlaritzan

kargu polit baten jabe

hire mende zenbait mirabe

eta telebistako leihoan

eguna etorri eguna joan

lagunak ez eze ginelakoz ar talde

 

G-ren gaineko hipotesiak

hura genuelako buru

eta orain estakuru

estaltzeko gure gabeziak

Norbera baita erantzule

nor aritu den garbi nor suge

bizitzan egiten duenarena

agerian geldituko da karena

bakoitzaren historia, alafede!