Arkanbele kantak
Arkanbele kantak
2021, poesia
120 orrialde
978-84-17051-59-4
Azala: Ignacio Larra
Mikel Taberna
1957, Alkaiaga
 
2013, nobela
2001, narrazioak
 

 

BESTA

 

 

Etxafuegoak zerura

zintzoak meza santura

eguzkia labe gori

ekarri botila hori

begi-lore mingain-lodi

 

Suan haragi errea

sutan da erretzailea

solas-oihua zakarra

gantz-olioz atzaparra

joko dinagu gitarra

 

Akordeoiak irrintzi

gorputzek elkar igurtzi

eskuetan kriskitinak

badituzte maiteminak

Mixelek eta Ferminak

 

Asto gainera nor igan

antzarak hilotz dilindan

haritz zaharraren zuloan

okila siestara joan

hiruzpalau arkulo han

 

Gaur patroiaren eguna

arrangura alarguna

aberatsagorik erran non

ez Berlinen ezta Kairon

etorri eta besta on!

 

(Ez dira denak ageri

falta dena ez da eri

hemen zerbait dela pasa

ohartzea da erraza

nork betetzen duen plaza)