Aurkibidea
BEGIAK GALTZEKO BELDURRA
Orozkotik Donibane Lohizunen barna
LAHARRETAKO MASUSTA GORRI-BELTZAK
SUGE BERDEA
XILKO-ZELAIA
GARRASI SARKORRA
GURE BAITAKO IZAERA GORDEA
TTATTARRA BIZKAR-BESTA SEINALE
BEGIAK IZAR
ZALANTZEN ZAKUA MUKURU
HAUXE DA GURE KONDENA
UR AZPIKO ERRESUMA
Aurkibidea
BEGIAK GALTZEKO BELDURRA
Orozkotik Donibane Lohizunen barna
LAHARRETAKO MASUSTA GORRI-BELTZAK
SUGE BERDEA
XILKO-ZELAIA
GARRASI SARKORRA
GURE BAITAKO IZAERA GORDEA
TTATTARRA BIZKAR-BESTA SEINALE
BEGIAK IZAR
ZALANTZEN ZAKUA MUKURU
HAUXE DA GURE KONDENA
UR AZPIKO ERRESUMA
PEDRAS
Os corazós dos homes
que ao lonxe espreitan,
feitos están
tamén
de pedra
(Celso Emilio Ferreiro.
Longa noite de pedra)
Nosotros nos limpiamos el culo con piedras
orain ez zidak graziarik egiten
aspaldiko txiste txarrak
não temos documentos
nork utzi zituen portugesak
salduak, goseak, hotzak, galduak
limpamos o cu com pedras
zintzurrean lehertu egin zaidak
orduko gure irri ergela
horrako putzuan ito zuan bat
harako malkor hartara erori
eta hila bezala abandonatu zitean bertze bat
dirua ederki kobratu
alde honetan utzi
eta hor konpon gizajo haiek
gure mendi idilikoetan
inoren miseriak eta goseak
ez dik barkatzen
are behartsuagoa dena
zaborraren pare tratatzea
não temos documentos
limpamos o cu com pedras
amorrazioz errana
ez duk harririk
ezta zetazko paperik ere
diru beltz haren
jabe zuriaren
esku mantxatuak
inola ere
garbituko dituenik