Arkanbele kantak
Arkanbele kantak
2021, poesia
120 orrialde
978-84-17051-59-4
Azala: Ignacio Larra
Mikel Taberna
1957, Alkaiaga
 
2013, nobela
2001, narrazioak
 

 

ZOLAKO HARRIETAN

 

 

Mikel Zabalza

 

 

Bidasoak badaki

jende zakarrak eskopeta tiroz

hil izan dituela ugalde-arrainen

errege-erregina saltokariak

mozkor euforia lastimagarrian

 

Negelek uroiloek txilinportek

ongi dakite Orbaizetako semearen

gorpua nork nola zuen uretara

izokin hilaren moduan

Hiltzaileen prediku ustela orduan

 

Intxaurrondoko kuarteletik

hegaka joan zela ihesi

jendeari nahi sinetsarazi

eta hildakoak berak kontatu egia

bere gorputz zafratuaren ahotik

 

Urak ustez eramanagatik

zenbat historia eta istorio

zolako harrietan betikoz

laminen begi erneekin

irakurtzen ahal direnak