Arkanbele kantak
Arkanbele kantak
2021, poesia
120 orrialde
978-84-17051-59-4
Azala: Ignacio Larra
Mikel Taberna
1957, Alkaiaga
 
2013, nobela
2001, narrazioak
 

 

ZINEZKO GURASOAK

 

 

(Gerora aita izan nuenak,

aita Maņuelek,

egia eta fedea erraten bazuen

sasi artean aurkitu ninduela,

zinezko nire gurasoak

honako bertze hauek

izan nituela amestu nik)

 

 

Ama nuen ekilibrista

egundainoko artista

ezpainak musker begiak more

mototsean bi lore

lurrean salto eta iraulka

Ez baita inoiz itzuliko

hementxe esperoan nauka

 

Aita nuen domadore

izan ez balitz hobe

eskuan tinko uztaia

zirkuko izar; domaia

deboratu zuen hartzak

Ehortzi zuten landa-zelaian

fruituak beti garratzak

 

Utzi ninduten sasian

erabaki gozo-gazian

haiek izateko libre

akort nengoen ni ere

Eta hantxe gelditu nintzen

aurkitu ninduten arte

masusta gorriak biltzen