Arkanbele kantak
Arkanbele kantak
2021, poesia
120 orrialde
978-84-17051-59-4
Azala: Ignacio Larra
Mikel Taberna
1957, Alkaiaga
 
2013, nobela
2001, narrazioak
 

 

HARAT-HONAT

 

 

Hi, tzigano, entzün ezak

gilikeautüko deiat

Bidez bide, hebendik harat

honki jin hire etxerat

(Mixel Etxekopar. Ekialde)

 

 

Lur hauetara etorririk

badira sei mende bederen

hizkuntza bat kultura joria

musika dantzak koloreak

Ez gaixtoagoak ez hobeak

diferenteak eta pobreak

ijitoak buhameak

 

Manera bertsuan agotak

arraza madarikatua

berokarri eske eta goseak

nola leihotik sartzen den katua

 

Hainbertze etorri garenak

Denboraren poderioz

mamitzen joan den orea

hezur-haragizko ondarea

gure baitako izaera gordea

 

Mugalde lainotsu honetan

odola nahasia zainetan

Munduko leku guzietan

bizinahia begietan

 

Gaur goizean berean jo dute

kax-kax gure atean

errefuxiatuak, iheslariak

xalant arraildu batean

 

Eta lur hauetatik bertzeetara

hainbertze joan behar izan dutenak

Ez du atsedenik halabeharraren trenak

bihar ni ere eramaten ahal nauenak

 

Harat-honat, harat-honat

ibilki gara munduan jendea

nola mapetako marren gainetik

libre paseatzen den haizea