Aurkibidea
BEGIAK GALTZEKO BELDURRA
Orozkotik Donibane Lohizunen barna
LAHARRETAKO MASUSTA GORRI-BELTZAK
SUGE BERDEA
XILKO-ZELAIA
GARRASI SARKORRA
GURE BAITAKO IZAERA GORDEA
TTATTARRA BIZKAR-BESTA SEINALE
BEGIAK IZAR
ZALANTZEN ZAKUA MUKURU
HAUXE DA GURE KONDENA
UR AZPIKO ERRESUMA
Aurkibidea
BEGIAK GALTZEKO BELDURRA
Orozkotik Donibane Lohizunen barna
LAHARRETAKO MASUSTA GORRI-BELTZAK
SUGE BERDEA
XILKO-ZELAIA
GARRASI SARKORRA
GURE BAITAKO IZAERA GORDEA
TTATTARRA BIZKAR-BESTA SEINALE
BEGIAK IZAR
ZALANTZEN ZAKUA MUKURU
HAUXE DA GURE KONDENA
UR AZPIKO ERRESUMA
AMA PILAR
Gordeak zenituen
haurraren begi harrituetan
treintaiseisko soldaduen
atorra berdeak atorra urdinak
mendira ihesi joan ziren
errepublikanoen espartinak;
beharri xoko minduetan
gizon-ehiztari mozkortuen kasaila
espantukeriazko jende farfaila
Alkaiaga goiti Irun aldera
gurutzada santua zabaltzera
eta mandazainak eta behorrak
gaua odoltzen zuten harrobiko
fusilamenduetako tiro idorrak;
zeure oroitze jorian
egundaino ez bueltatzeko
joan zirenen aurpegiak
Heriotza gorrina jauntzian
zutaz galdeka zen etorri
penizilinarik oraindik ezin igorri
ez baitzen estraperlo denbora bultzian
baina ez zioten etxekoek ireki
inondik inola ez ate ez atari
saiatuagatik kantari
nonbait koplari ona ez izaki
Neskatxa ernea, beharko!
guardia zibilei ez zenien erran
Bordatxo hil zuten goiz hartan
bigarren goitiko solairuan
taulen azpian saguen erresuma
zegoela eta bertan gordelekua
zuela gure atautxik zure aitak
sakarinarentzat
Eskolarako interesa adina abilidade
gelditu zinen gabe
segitu izanen zenuen aitzinera
akaso, gizon izatera
Dedikatu zinen laguntzera
bertzeren gutunak idatzi
eta irakurtzera, eta irentsi
zenituen ametsak, zikiratu ahalak
gaitzetsi airerako zure hegalak
Landan eta baserrian
arrastelua eskuan mea-saskia gerrian
zerriak bazkatu ardiei balaku
sukaldean lagundu arropa hedatu
ostatuko parrokia zerbitzatu
sagardoa ez bazen pittarra
ez zenituen falta gogoa eta indarra
Anaiari laguntzen ere zinen izan
mugako bentan Lizuniagan
egizan egizan andre-lan
mendian galduriko etxola hartan
hura orduan paraje basa
jakin zenuen ekina eta solasa
nor eta zer zinen erakusten
ez dakit denek bakean utzi zintuzten
hitz erdika erranak ez du argi uzten
“holako gauzak isiltzen ziren lehen”
ez zen batere luzea gizon zitalen
zure zerrenda, baina ez zen falta izenik
zuri edo bertzeri egina ez dakit nik
ikusi ordukoz haiendako begirada hotza
hitzezkoa soilik izan ote zen bortxa?
Geroago zen hasiko
zure bertzelako gerratea:
esposatu eta familiatu;
“zer nahi duzu erratea?
nola ibili ginen gu!
ez zenuke sinetsiko!”
Hantxe, Bidasoaren arrimuan
zoko ospel haren eremuan
ez zenuen eman etsia
ez zinen gelditu itxia
trintxera hartatik jakin zenuen
barojatarren letren etxera sartzen
Gabriela Mistral gurera ekartzen
jendakien Uruguai itsu begiz bisitatzen
lagunak kontatzen zizun Paris ikusten
eta guri igerika erakusten
gurutzatu behar genuen
ugaldea zeinen zabala zen
ongi jakinki zuk
gurutzatu behar genuen
ugaldea zeinen zabala zen
ongi jakinki zuk