Arkanbele kantak
Arkanbele kantak
2021, poesia
120 orrialde
978-84-17051-59-4
Azala: Ignacio Larra
Mikel Taberna
1957, Alkaiaga
 
2013, nobela
2001, narrazioak
 

 

SUKALDEAN

 

 

Pertsona bakoitzaren baitako zuen sukaldean

amultsuki begira ezazue

amodio gazi-gozoak eta amets zuhur-eroak

egosten diren eltzea

suaren goiti-beheitien arabera

aterako baitira salda azalera

anpulu borborkari potoloak

edo izotz-kristal zorrotzak

 

Musuen gatza, besarkadaren eztia

eta zoramenaren mahatsa;

edo ahanzturaren hezurra, ukazioaren ozpina

eta nahigabearen belar mina...

zer osagai botatzen duzuen

halako eltzaria, ahoa gozatu

edo barrenak garraztuko dizkizuena

 

Baina nola batetik hala bertzetik

jan, edan eta xurrupa gogoz;

izan ausart, ez uzkur

zeren sua behin eta berriz bizten bada

jakia kontsumitu gabetanik

itsatsirik geldituko baitzaizue ontziaren zolan

 

Eta malkoak ateraraziko dizkizuen

kearen modura zabalduko den

erre-urrin bazterrezina

du utziko zuen baitako sukaldean

 

pertsona bakoitzarenean