Arkanbele kantak
Arkanbele kantak
2021, poesia
120 orrialde
978-84-17051-59-4
Azala: Ignacio Larra
Mikel Taberna
1957, Alkaiaga
 
2013, nobela
2001, narrazioak
 

 

KARTA

 

 

Gimondi

 

 

Dama Beltzak bere atzaparretan

etxe urrunera eraman hinduenean

ez genian hi erreskatatzeko

espediziorik egiteko balorerik izan

Aski ongi ezagutzen gaituk

Horretarako ere hi gehiago beti

Errepikatuegiak iduri zuten poemak kantatu

bertzerik ez genian egiten jakin

Negar egitera behartu genitian erraiak ere, alferrik!

Nola-zer-noiz-zergatik... gezi noragabeak disparatuz

marmolezko ate erraldoia ixten ikusi bidenabar

Eta, harrezkeroztik,

gure gutunak eramaki dituen postariaren oinak

altzairu bihurtu dituk;

telefono-haria moztu zigutek

sega zorrotz-zorrotzez

 

Baina orain

hi gabe gelditzeak ekarri zuen gauari

eraso egin zioagu

Pasa den denborak akuilu egiten ziguk

eta maldizioak borborka

ezpainetan jaio zaizkigularik

serio hasi gaituk

ahanzturaren museoa suntsitzeko asmotan

Izozmendiak zer dira?

Haizeak ez ditik hire pauso markak

basamortuan urratuko!

Zubiak eraikiko ditiagu

Uxa itsasoak!

 

Hago lasai!

Usainduko diagu ile bihurri hori

bakoitzarena soilik den gela horretan

vis a vis

karaz kara

elkar ikustean

 

Adixkide kuttun

Adixkide