Arkanbele kantak
Arkanbele kantak
2021, poesia
120 orrialde
978-84-17051-59-4
Azala: Ignacio Larra
Mikel Taberna
1957, Alkaiaga
 
2013, nobela
2001, narrazioak
 

 

BUHAME ZAHARRA

 

 

      Kontatzen zen buhameek hapamapalapa hizkuntzaz gain, ezkontzeko ohitura berezia zutela...

      Ilunpe eta argitasunezko Eguberri hartan, Mehainerateko xendra hertsian, aita buhameen hizkuntzan trufatu zitzaion:

      — Apakipitupuapa hipizapa?

      — Epezepez —ihardetsi zion, hartze ona eta arraileria larruari josia bailuan.

      — Apaipitzipinapa opordupuapan.

(Itxaro Borda. Zeruetako erresuma)

 

 

Nafar herri euskaldun batekoa zen

baina Iruņeko Parte Zaharrean zen junta

destenorez, dudarik ez dena

Ezagutzen zutenek bazekiten zein zen

buhamearen arkanbele kanta:

Durruti, Likiniano, Kaxilda...

Entzuleen artetik, gazte atrebitua

intsignia gorri-beltza atorran erakuska

burlaizez hasi zitzaion:

Anarkista, zu? Hara bertzea!

Nola? Nondik? Ijitoa zara eta!

 

Orduan sutu zen xaharra:

Errejudas!

Nire aberria mundu guzia duk

eta nire familia, humanitate osoa!

 

Hapalapaxepe kopontapatupu zipidapan

Geperapardopo apadipiskipidepeapak,

Pipintxepek, apalepegipiapa