Aurkibidea
BEGIAK GALTZEKO BELDURRA
Orozkotik Donibane Lohizunen barna
LAHARRETAKO MASUSTA GORRI-BELTZAK
SUGE BERDEA
XILKO-ZELAIA
GARRASI SARKORRA
GURE BAITAKO IZAERA GORDEA
TTATTARRA BIZKAR-BESTA SEINALE
BEGIAK IZAR
ZALANTZEN ZAKUA MUKURU
HAUXE DA GURE KONDENA
UR AZPIKO ERRESUMA
Aurkibidea
BEGIAK GALTZEKO BELDURRA
Orozkotik Donibane Lohizunen barna
LAHARRETAKO MASUSTA GORRI-BELTZAK
SUGE BERDEA
XILKO-ZELAIA
GARRASI SARKORRA
GURE BAITAKO IZAERA GORDEA
TTATTARRA BIZKAR-BESTA SEINALE
BEGIAK IZAR
ZALANTZEN ZAKUA MUKURU
HAUXE DA GURE KONDENA
UR AZPIKO ERRESUMA
MINEZ
Gure euskalduntasuna
hari mehe batetik zintzilik egon zen
ibaiertzeko haltz bati
lotua genuen xalant haren modura:
erabili faltan arrailtzen eta
ura sartzen hasia
Noizbait ere konturatu ginen
putzuko zurrunbiloak
irentsiko zuela
deskuidatuz gero
guk ere erreka joko genuela
eta zulo-zirrituak tapatzen
hasi ginen abaila
gure esku baldarrekin
ugaldea goiti abiatuz
izokinei segika
iraganeko oroitzapenetara
geure zaharrengana
herririk gordeenetara
eta baserri urrunetara
(oroituko dira gutaz, segur aski,
gure aztalak usaintzen zituzten
zaintzaile saingalariak)
gure inorantziagatik
ergelkeriagatik
utzikeriagatik
azolagabekeriagatik
galduriko urregorriaren bila
Geroztik hemen gabiltza
nola edo hala
zalantzen zakua mukuru
bakantzen agortzen mututzen
ari zaizkigun
meatze jori bizidunei
noizbait mendratu
genituen salbai haiei
“tirri-tarra! bota buzkerra eta ekarri sagarra!”
hitzak eta erranak
gordeka ebasten
ahal dugun aldiro
Ikasi nahian jakin
minez